XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Azkenik jelak krask egin zuen eta urak bor-bor egin zuen.

- Segi, segi dantzan - agindu zuen, eta besteak jira-bira zebiltzala berak arpoi txiki bat erabili zuen, honela kantatuz:
Hori poza, uretatik gora
animalia gizen-gizen bat
denok jateko!
Hori poza, igluko lurrean
etzanik dagoela
denok jateko!
.

Bere deiaz etorritako foka bati arpoia sartu zion Taligvak-ek eta hura ateratzean jendea irriz hasi zen, hura zatikatu zuten eta bertan jaten hasi, baina Taligvak-ek han segitu zuen, beste baten zain, eta beste bat harrapatu zuen, eta jendeak pozarren negar egiten zuen, ez bait ziren gosez hilko negu hartan!.

Handik aurrera, hobeto tratatu zuten nahiz eta berak bere kasa ibiltzea nahiago duen.

Eta eskerrak hala den, horrela guretzako ere badu mutilak zer emanik eta!.

Azeriak bere kontakizuna amaitu orduko, tok-tok, bi kolpe aditu zituzten.

Taligvak-en kanporatzeko seinalea zela pentsatu zuten, eta etxolaren sarrerako pasabidetik burua aterata pozarren ikusi zuten ehiztariak jadanik mendirako bidean gora zihoazela.

Geroxeago, Lur eta azeria berriz eguzki epelean eserita zeuden, Taligvak-i begira, mutilak kutxilo batez txakur baten hortzean figuratxo batzuk lantzen zituelarik.

Alabaina, Lur ez zen, dakigunez, oso neska ipurdi lasaia, eta Taligvak-ek, erdi sorgina zenez, ezinegona antzeman egin zion, eta galdetu zion: (...).